Skip to content

Osasun Pastoraltza

Osasun Pastoraltza

Behartsu eta gaixoen arretak lehentasuna dauka kristau maitasunerako. Horregatik lehentasuna daukate gure parrokian.

Gaixo eta adinduak ikustera joateko taldea daukagu. Gaixo edo bakarrik dagoen norbait ezagutzen baduzu eta lagundu badezakegu, jarri gurekin harremanetan.

Hilean arratsalde bat edo bitan ordu pare bat lagundu badezakezu, pozik hartuko zaitugu. Jarri gurekin kontaktuan!

Apaizak, gainera, eskatzen diguten gaixoei etxera jaunartzea eramateko eskuragarri gaude. Joatea nahi baduzu, jarri gurekin kontaktuan, edo behar duen norbait ezagutzen baduzu, ezagutaraziozu aukera hau.