Skip to content

Apaiz taldea

PARROKO MODERATZAILEA

José Aurelio Jiménez Guillén

Tlf: 679 97 20 01
e-mail: joseaureliohnssc@gmail.com

Mairena del Álcor herri sebillarrean jaio zen 1976ko maiatzaren 13an. Han bizi zuen haurtzaroa eta egin bere ikasketak unibertsitatera 18 urtekin iritxi arte. Baina orduan Toledoko elizbarrutiko seminarioan sartu zen. Han ikasi zuen 6 urtez 2000ko uztailaren 153an apaiz ordenatu arte.

Lehenik, 2000-2001 kurtsoan, Peraleda de San Román y Garvín (Cácereseko probintzia, Toledoko elizbarrutia) eko parrokietan parroko izan zen.

Hurrengo urtean aldatu eta Robledo del Mazo y Piedraescrita (Toledo)ko parroko izendatu zuten, bost herri txikiren arduradunl Han 2001tik 2003ra egon zen.

Garai hartan, 2002ko irailean, “Hermandad de Hijos de Nuestra Señora del Sagrado Corazón” ean bere betiko aginduak egin zituen, osatzen ari den Bizi Apostolikoko Gizartea, gotzaiek konfidatzen dien ministerioen zerbitzurako apaizen elkar bizitza ezaugarritzat duena.

2003an Nafarroako Unibertsitatean teolijia dogmatikoan lizentziatura egitera joan zen, 2005ean lortutako tituloa, naiz eta han gelditu 2006 arte beste ikasketak osatzen. Urte hoietan Aoiz (Nafarroa) herrian bizi zen, partaiden den Elkarteak han bait du bere komunitateetako bat.

2006an “Bihotz Sakratuko” Apaiz prestakuntzako Zentru”ko irakasle izendatu zuten, bertan bere Ermandade bereko izan nahi duten apaizgaiak prestatzen dira. Han izan zen 2015-2016 kurtsorarte.

2016ko irailan Donostiara lekualdatu zen, Loiola (“Jesusen Bihotz Sakratua”) eta Martuteneko (“Bihotz Garbia”) parrokietara, lehen laguntzaile bezala eta 2018tik aurrera apaiz taldeko koparroko moderatzaile bezala. “Pio XII” Zientzi Erlijiosoen Goi Institutoan laguntzen du ere, “Jainko Bakar eta Hirua”ren (2016-2019) eta “Kristolojia”, “Idazkera Sakratuko Sarrera” eta “Pentateuko” irakasle bezala.

koparrokoa

Eusebio Guindano Laborda

Tlf : 662 09 83 50
e-mail: eusebico@gmail.com

Javier (Nafarroa) herrian jaio zen, 1987ko irailak 26an. Frantzisko Xabier donearen jaioterrian bizi zen 16 urterekin Nafarroako lurrak utzi eta Toledoko Seminario Txikian sartzea erabaki zuen arte. Batxilleratoa bukatu ondoren Seminario Haundian sartu zen, eta han egin zituen apaiz ikasketa zazpi urtez, Honela, 2012ko uztailak 1ean ordenatu zen, 24 urterekin.

Bere ministerioa Bargas (Toledo) herrian parroki biktore bezala hasi zuen, beste bi apaizekin batera, San Esteban parroquia eta herriko parroki-eskolan laguntzen zuela.

2013ko iraila, Bargasetik La Sierra de San Vicenteko bi herrietara aldatua izan zen: Almendral de la Cañada eta La Iglesuela. Herri hoietan parroko bezala jardu zuen lau urtez, 2017ra arte. Garai hartan lan pastoral bizia izan zuen, Madrideko Goi Kontserbatorioan zuzendaritza ikasteko onartua izatearekin batera.

2014ko urtarrilak 22an egin zituen bere betiko aginduak Bihotz Sakratuko Gure Amaren Semeen Ermandadean, bere apaiz elkargoa.

Ondoren, 2017ko irailan, Toledo hirira aldatu zuten, Ermandadeko Seminiarioko irakasle izatera, etorkizuneko apaizek zaintzera eskeini zen bertan. Momentu hartan bere musika ikasketak bukatu zituen ere.

Azkenik, Donostiara aldatua izan zen 2018ko irailan eta in solidum parroko izendatu zuten Loiolako (Jesusen Bihotz Sakratua) eta Martuteneko (Bihotz Garbia) parrokietan.