Skip to content

Ubako amarbirjinaren ermita

Ermita hau, Ametzagaña bihotzean kokatua, Amabirjinari eskeinia dago Uba izenarekin. 2010. urtean gure elizbarrutiko gotzain den Jose Ignacio Munilla, Errumaniako Eliza Ortodoxoko gotzain den Timotei Felician Lauranekin egindako akordioaren ondorioz, gure elizbarrutian dagoen errumaniako komunitate ortodoxoari utzia izan zen. 

 Komunitate ortodoxoaren zaintzapean, ermita hau ekialdeko erara edertua izan da. Bere maitasun osoz, Pazko Astelehenero hartzen gaituzte, Ubako Amabirjinaren jaiko Meza ospatzera igotzen garenean.